XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1800eko maiatzaren 6an Napoleon Parisetik irten eta 15ean Alpe mendiak igotzen hasten da austriarrak gonbatitzeko.

Ustegabean hartu nahi ditu, gutxien espero duten lekutik atakatuz.

Abentura, mendi garai eta elurtsuak iragatea da eta 40.000 soldadu pentsa ezinezko nekepetan haitzen artetik, elurrak ia estalirik, haize hotz batek joaz, aurrera ari dira.

Kainoiak tiratu behar dituzte, amaigabeko nekeak jasanez.

Une beldurgarrienetan, musikak jotzen du, danborrek oinen urratsak markatzen dituzte....

Maiatzaren 27an Lonbardian zeuden eta ekainaren 2an Milan hartzen dute.

Baina austriarrek oraingoan jeneral on bat zuten: Mèlas.

Napoleonek ez zien austriarrei bataila eman nahi errefortzuak lortu arte.

Mèlasek, horretaz jabeturik, San Giuliano eta Marengo-ko zelaietan burrukatzera bortxatu zuen Napoleon.

Dena zegoen Mèlas-en alde.

Soldaduen kopurua, armamentua....

Austriarrek 300 kainoi eta 77.000 soldadu zituzten eta frantsesek 24 kainoi eta 25.000 soldadu soilik.

Burruka frantsesen aurka zihoan eta dena galduta zegoenean, azken orduan, Desaix jenerala agertu zen antsiatutako errefortzuekin.

Desaix hil egin zuten baina Marengon Napoleonek sekulako garaitia lortu zuen.

Gero, 1801eko otsailaren 9an, Luneville-ko bakea izenpetu zen austriarrekin, (...).